Edonork parte hartu ahal izango du eta teknika librea izango da. Kartelaren neurria, ostera, 50x70 zentimetrokoa izango da paperean aurkeztuz gero, eta digitalean ekarrita, DIN-A 3.
Irudiak derrigorrez izango du honako testua:
Aratusteak
Aretxabaleta 2014
Otsailaren 4rako eraman behar dira lanok Arkupe kultura etxera. Eta horrekin batera ezizena duen kartazal itxi bat aurkeztuko da egilearen datuak dituela barruan: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia. Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute, eta erabakiaren berri otsailaren 5ean jakinarazi. Lehiaketaren irabazleak 200 euroko saria jasoko du.
Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko du Kultura sailak, beste batzuetan egindako legez.