Puzgarriak izango dituzte ume eta gaztetxoek kiroldegiko igerilekuan bihar

Mirari Altube Arrese 2014ko urtarrilaren 24a

Umeak jolasean puzgarriekin igerilekuan.
Ibrra kiroldegiko igerilekuan puzgarriak egongo dira ume eta gaztetxoendako bihar, urtarrilak 25, eta begiraleek jolas ezberdinak proposatuko dizkiete.

Hona ordutegia:

  • 3 eta 6 urte artekoak –gurasoekin–,16:30etik 17:30era
  • 7 eta 10 urte artekoak, 17:30etik 18:30era
  • 11 eta 12 urte artekoak, 18:30etik 19:30era.

Kiroldegiko abonatuendako debalde da sarrera; abonatu ez direnek, 5 euro ordainduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak