16 bikotek jokatuko dute Emakumeen frontenis txapelketa

Mirari Altube Arrese 2014ko urt. 24a, 09:00

Frontenisa.
Bihar, zapatua, hasiko dute Aretxabaleta kirol elkarteak eta Loramendik, Udalaren laguntzarekin, antolatutako Emakumeen frontenis txapelketa. 16 bikotek eman dute izena. Liga eran jokatuko dute eta finala martxoaren 8an izango da.

Aretxabaletarrekin batera Oñatiko eta Bergarako emakumeek jardungo dute norgehiagokan. Adinari dagokionez, 16 urte ditu jokalari gazteenak eta 50en bueltan nagusienak.

Txapelketa liga erara jokatuko dute, eta lau talde egin dituzte horretarako. Partidu guztiak Iturrigorri pilotalekuan izango dira zapatu goizetan, 09:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Martxoaren 1ean final-aurrekoak jokatuko dituzte sailkatutako bikoteek, eta 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, finala. Txapeldunek jasoko dute txapela, garaikurra eta 200 euroko txartela, Aretxarte merkatarien elkarteko dendetan erabiltzeko; eta bigarren geratzen direnek, garaikurra eta 100 euroko txartela.

Hona, bihar, urtarrilak 25eko partiduak:

  • 09:00etan: Lore Martinez eta Rosa Ojuel vs Leire Valle eta Leire Langaran
  • 09:30ean: Maite Fraile eta Maite Otxoa vs Ainhoa Galfarsoro eta Urri Urizar
  • 10:00etan: Lur Delgado eta Lierni Zangitu vs Ane Miren Zabala eta Olatz Manuel
  • 10:30ean: Maider Osa eta Idoia Elkoro vs Dorleta Elkorobarrutia eta Ainhoa Gallastegi
  • 11:00etan: Larraitz Iñurrategi eta Olatz Pagaldai vs Aitziber Kintanilla eta Irati Urzelai
  • 11:30ean: Marina Garmendia eta Ane Benito vs Marijo Bastardo eta Oihana
  • 12:00etan: Yolanda Campoy eta Idoia Bilbao vs Ane Lur Garin eta Larraitz Madariaga
  • 12:30ean: Idoia Agirrezabal eta Bergarakuak vs Miren Antxia eta Idurre Ezpeleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak