Musika, dantza, antzerkia, argazkilaritza eta orokorrean arte ederrak gustuko dituztenek badute hitzordua aurten ere Jaiki elkarteari esker. Asmoa da sorkuntza lantzea, imajinazioa libre uztea, norberak barruan duen zerbait ateratzea ekintza artistikoen laguntzarekin… Izan ere, jolastuz sormena berreskuratzea dela kontua diote, eta noski, ondo pasatzea
Dagoeneko bat bateko hainbat saio antolatu dituzte Jaikiko kideek azken urteotan, eta oso gustura jardun izan dute beti. Lotsak alde batera utzi eta taldean konfiantza izatea dela kontua diote; eta datorrenak askatasun osoa du gura duenean parte hartzeko.
Taldera hurbiltzeko ez dela eskarmenturik behar diote antolatzaileek. Dena den, zalantzak argitu gura izanez gero idatzi honako helbidera: jaikielkartea@yahoo.es. Hurrengo datak dira: otsailaren 23a; martxoaren 30a; eta apirilaren 27a.