Negu partean, Loramendik antolatu izan duen bertso afaria da, eta aurten, Alaia Martin (Oiartzun, 1987) eta Unai Iturriaga (Durango, 1974) bertsolari ezagunak gonbidatu dituzte afalostea girotzeko. Biek ala biek jokatu zuten 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia; Martin finalaurrekoetara iritsi zen eta Iturriaga finalean izan zen.
Hibai-Gain elkartean 80 bat lagunendako lekua daukate, hortaz, sarrerak lehenbailehen hartzea komeni zaie bertsozaleei.