Kuartel zaharra, Aretxabaleta
Musika, dantza, antzerkia, argazkilaritza eta orokorrean arte ederrak gustuko dituztenendako bat bateko sorkuntza saioak antolatu ditu Jaiki elkarteak. Asmoa da sorkuntza lantzea, imajinazioa libre uztea, norberak barruan duen zerbait ateratzea ekintza artistikoen laguntzarekin…
Taldera etortzeko ez da eskarmenturik behar eta debalde da. Zalantzak argitzeko idatzi honako helbidera: jaikielkartea@yahoo.es.
Hizkuntza: Euskara