Duela hilabete estreinatu zuten Aulki hutsak Elgetako Espaloian, eta aste honetan Aretxabaletan egingo du geldialdia Iñaki Peñaren ikus-entzunezkoak. Aretxabaletako proiekzioa gainera, berezia izango da; izan ere, dokumentalean testigantza ematen dutenen artean Aretxabaletako herritarrak daude-eta.
Edukia ikuspegi ezberdinetatik lantze aldera, profesionalei eta norbait galdu duten senideei egindako elkarrizketak batzen ditu dokumentalak. Horrela, gaur egun, gizartean tabu bihurtu den gaiaren inguruan, esperientzia pertsonal eta profesionalen bidez argibideak ematen saiatzeko. Beraz, bihar Arkupe kultur etxean 19:30ean hasiko da proiekzioa.