Antolatzaileak pozik daude, dagoeneko hainbat bikotek izena eman dutelako. Hala ere, Debagoiendar guztiei zabaldu nahi diete bertan parte hartzeko aukera.
Izena emateko, hiru bide daude; lehena, Aretxabaletako Udalera jotzea; bigarrena, Loramendi Elkartean izena ematea; eta azkena, emakumeenfrontenisaUDA@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea. Izen emateko epea, datorren egubakoitza, hilaren 17a izango da; eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu txapelketako lehenengo partiduan.
Irabazleek, 200 euroko bonoa, trofeoa eta txapela eramango dute etxera; bigarren sailkatuek ordea, 100 euroko bonoa eta trofeoa.