Tokiz eta egunez aldatu du Jaiki elkarteak bere dantza laborategia

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko urt. 8a, 12:12

Jaiki elkarteak orain arte kuartel zaharrean garatu izan du bere gorputz-mugimendu-dantza laborategia; aurrerantzean baina, eguenetan elkartuko dira Arkupen, 17:30etik 19:30ak bitartean. Ate irekiak antolatu dituzte, gainera, biharko, eguena.

"Egiten duguna gertutik ezagutu nahi baduzu ate irekien saiora gonbidatu nahi zaitugu, urtarrilaren 9an, Arkupeko dantza aretoan". Hala eman digu aditzera Maier Etxebarria elkarteko kideak.

Domekan, dantza familian

Bestalde, 2014an ere familian dantzan aritzeko saioak antolatu ditu Jaikik eta beste behin ere Kuku Miku elkartearekin  batera antolatutako saioak izango dira; azken horrek Durana kalean daukan egoitzan elkartuko dira hamabostean behin.

Urteko lehenengoa domeka honetan, urtarrilak 12, izango da, 16:30etik 17:30era. "Interesa dutenei gogoratu gura diegu oso baliogarria zaigula aurrez izena ematea, hobeto antolatzen lagunduko digu eta". Gainera, saioko eta pertsonako 3 euro ordaindu beharko direla ere eman du aditzera Etxebarriak.

Parte hartu gura dutenek jaikielkartea@yahoo.es helbidera idatzi dezakete, zein 943 53 43 96 telefonora deituta ere eman daiteke izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak