Azken urteetan legez, Lekaixoka bertso-eskolako kideak baserriz baserri kopla kantari ariko dira, abenduaren 24ko goizean. Aurten, Usitta eta Galartza aldeko baserrietatik ibiliko dira.
Aurreko urteetan helduen bertso-eskola ibili da baserriz baserri. Aurten, berriz, bertso-eskolako talde guztiak, adin guztietakoak, ariko dira kopla kantari. Aretxabaletako Gazte Ekimeneko hogei bat kide ere lagun izango dituzte, eta eurak arduratuko dira musikaz.
Hitzordua, 08:00etan, Ogi Berri parean. 13:15 aldera itzuliko dira herrira, eta herrian bazkalduko dute elkarrekin.