Biharko goiza girotzeko, Basotxo abesbatzarekin batera kantu kalejira egiteko aukera egongo da. Ondoren, 12:00etan, Olentzero eta Mari Domingi etxeko txikiekin elkartuko dira, eta bertan batuko dituzte eskutitzak. Arratsaldean, 18:30ean, Ibarra kiroldegitik plazarako ibilbidean ez dute geldiunerik egingo: hau da, haurrak agurtzen eta gozokiak banatzen egingo dute ibilbidea