Torneoa urtarrilean hasiko da eta partiduak Aretxabaletako Iturrigorri frontoian eta asteburuetan jokatuko dira martxoaren 8ra arte. Egun berezi horretan, finala jokatzeaz gain, sari banaketa ere egingo da. Txapelketako lehen bikoteak 200 euroko bonua, trofeoa eta txapela joko ditu; bigarrenak, aldiz, 100 euroko bonua eta trofeoa.
Izen-ematea Loramendiren egoitzan, udaletxean edo emakumeenfrontenisauda@gmail.com helbide elektronikoa egin beharko da urtarrilaren 17a baino lehen eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Antolatzaileek dei zabala egin dute: "Emakumeak, euskara eta kirola eskutik helduta joan daitezkeela erakutsi eta, nola ez, ondo pasatu eta, ahal bada, irabaztera".