Ibilbide luze bezain oparoa dauka Juan Carlos Irizarrek. 30 urteren buruan disko ugari plazaratu ditu, eta, Aretxabaletako emanaldian, errepasoaz gainera, aurtengo bi diskoak ere aurkeztuko ditu.
Ospitaleko itsas kabia eta Bihotzaren doinuak oso lan ezberdinak dira. Batean zein bestean Irizarren ohiko musika nostalgikoa entzun daiteke, baina bakoitzak bere abiapuntua, bere istorioa dauka.