Boulder eskolen arteko lagunarteko txapelketa

Imanol Gallego 2013ko abe. 20a, 09:52
Aurreko astean ekin zioten Debagoieneko eskalatzaile eta Aloña Mendiko eskolek aurten sortu duten boulder ligaxkari.

Lehen proba Oñatin egin zuten eta bertan 65 parte hartzaile izan ziren. "Gaur zenbaki hori errepikatzea espero dugu", aipatu du Debagoieneko eskalatzaile taldeko kide Josean Mulasek.

Proba eta sari banaketa

Izen-ematea gaur 17:30ean irekiko dute eta 18:00etan proba hasiko da. Hiru adin tartetan banatuta (6-9 urte, 10-13 urte eta 14-17 urte), lehiaketak ordubete iraungo du. Horren ostean, sari banaketen unea iritsiko da. "Gaztetxoek eskatu ziguten sailkapena egiteko", dio Muelasek; hala ere, lehiaketa baino gehiago, topaketa bat dela argitu du antolatzaileak.
Bada, eskolarteko lehen txapelketa horrek lortu duen erantzun oparoa ikusi eta gero, datozen urteetan gainontzeko herrietako eskalatzaileei ere deialdia zabaltzeko lan egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak