Aurtengo bigarren azoka izan da gaur goizekoa. "Lehenengoa oso arrakastatsua izan zen, gaurkoa ez horrenbeste" dio Pagoagak. Hala ere, esan bezala, presoei eginiko keinuarekin pozik daude antolatzaileak. Aprobetxatu dute, gainera, Urtarrilaren 11n Bilbon egingo den presoen aldeko manifestaziorako deia egiteko:"'Tantaz tanta, itsasoa gara' lelopean Bilbon egingo den manifestaziorako tantak batzen dihardugu Aretxabaletan. Herritarrei argazkiak ateratzen ari gara, Bilbon itsasoa sortu dezagun. Norbanakoekin sortuko dugu-eta, itsasoa" gaineratu du Pagoagak.
Ez da, baina, Aretxabaletan gaur egin den elkartasun azoka bakarra. Izan ere, Hiruatxek antolatuta, Bidezko Merkataritzaren azoka egin baitute.