Juana Iregik, Inazio Aranburuzabalak, Migel Osinagak, Brigida Carrascok, Pilar Gabilondok, Juan Arenazak eta Alejandro Zubizarretak aurten bete dituzte 90 urte. Zifra makala ez, eta atzo, omendu egin zituzten Basotxo Erretiratuen Elkartean. Aipatutako lehenengo laurak izan ziren bertan, besteek ezin izan zuten-eta.
Lehen lehenik aurreskua datzatu zieten. Basotxo Abesbatzak lau bat kantu abestu zituen eta ondoren, trikitilariek alaitu zuten giroa.