'Hiru lumak' ipuin kontaketa eta zirku tailerrekoen emanaldia bihar Arkupen

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko abe. 13a, 12:00
Zirku tailerreko une bat.
Bihar goizean etxeko gazteentzako bi ekimen antolatu dituzte: Rosa Martinez ipuin kontalariaren emanaldia bata, eta zirku tailerrekoen emanaldia, bestea. Biak Arkupen izango dira.

Bihar goizean Rosa Martinez ipuin kontalariak 4 urtetik aurreko neska-mutilentzako emanaldia egingo du. Liburutegian izango da, 11:30ean hasita, eta txotxongilo bidez abenturazko istorioa kontatuko du Martinezek. Protagonistak baso ilun bat zeharkatu beharko du, bere lagun txoriek emandako hiru lumaz baliaturik.

Zirku tailerrekoen emanaldia

Bestetik, zirku tailerrean ari diren gazteek ikuskizuna eskainiko dute Zaraia aretoan bihar, 13:00etan hasita. Orain dela urtebete hasi ziren neska-mutilak zirkuko zenbait teknika ikasten Xabier Larrea malabaristaren eskutik. Bada, oreka eta eskujoko teknikak landu ostean, jendaurrera irtengo dira bihar, zapatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak