"Finalerako sarrera barik geratu nintzen eta halako batetan jakin nuen Euskadi Irratiaren lehiaketa horretan sarrerak zirela sari nagusia. Animatu egin nintzen eta nire ezusterako irabazi egin dut. Emazteak eta biok sortu ditugu koplak. Aste bakoitzean gai bat ipintzen zuten antolatzaileek eta ia guztietara aurkeztu ditugu lanak".
Azpillagak Joseba Iparragirre trikitilariaren laguntza izan du, gainera; izan ere, honek musika ipini die andoaindarraren koplei.