Sariei dagokienez, berriz, "sorpresa" izango direla esan dute. Bi sari egongo dira. Hain zuzen ere, euskarazko gabon mezurik onena duen erakusleihoa sarituko dute batetik, eta bestetik, eskaparatearen kalitatea, imaginazioa, eraginkortasuna eta originaltasuna ere sarituko dute.
Herriko komertzioetako erakusleihoek euskarazko mezua izatea kontuan hatuko da, eta gainera, bertan azaldu beharko dira denda horretan saltzen diren ohiko artikuluak.
Iaz Belar Metako kideek irabazi zuten lehiaketa; beraiek izango dira aurtengo irabazleei lekukoa –edo plaka– pasatzearen arduradunak.