2013/06/21 19:00

Urban festa

Nafarroa etorbideko skate gunean, Aretxabaleta

Nafarroa etorbideko skate-gunean hainbat ekintza izango dira gaur arratsaldean gazte guztiei zuzenduta. Ez da Urban Festa antolatzen duten lehen aldia, iaz ere antolatu baitzuten, arrakasta handiz Zaldibarko pilotalekuan.
Jaia 17:00etan hasiko da eta hau guztiaz disfrutatzeko aukera izango dute bertaratutako guztiek: skate, BMX, mikropatin eta patin lehiaketa, alde batetik; eta bestetik, grafiti street art erakustaldia eta kirol bideo lehiaketako sari banaketa. Horretaz gain, arratsalde osoan musika izango da nagusi skate-gunean.
Ikasturte amaiera eta San Juan jaien hasieran kokatzen da kalean ospatzen den festa hori; hortaz, Urban Festan parte hartuko duten gazte askoren bilgune izango da skate-gunea.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak