2012/11/22 18:30
Leizarra musika eskolako kideak kalean izango dira Santa Zezilia egunez. Euskal Herriko gainerako musika eskolekin batera ospatuko dute zaindariaren eguna Musikalean izenarekin, eta Herriko plazan emanalditxoa eskainiko dute. Trikitilariak, akordeoi joleak, bandako hainbat musikari, solfeoko ikasleak eta beste kide asko elkartuko dira hainbat kantu eskaintzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.