2012/06/09 13:00 - 22:00

Kurtzebarri eskolako jaia

Herriko plaza, Iralabarri, Gernika plaza, Iturrigorri frontoia, Aretxabaleta

Kurtzebarri eskolako kideek urteroko jaia ospatuko dute. Hona egitaraua:

  • 11:00etan: Etxaflero jaurtiketaz eta txalapartarekin emango diogu hasiera jaiari Herriko plazan. Patata tortila prestaketa (5.eta 6.mailako ikasleak).
  • 11:15ean: Plazatik hankapalo eta trikitilariekin batera kalejiran Iralabarriraino. Bertan "Zazpi jauzi" dantzatuko dugu eta eguneko "lehen sorpresa".
  • 11:45ean: Iralabarritik kalejiran jarraituko dugu Gernika plazaraino.Bertan"Txu lalai" dantzatuko dugu. Ondoren, eguneko bigarren sorpresa.
  • 12:15ean: Gernika plazatik hankapalo eta trikitilariekin batera kalejiran joango gara Herriko plazaraino. Den-denak "BIHOTZEZ IKASI" dantzatuko dugu.
  • 12:30ean: Gurabarri, guraso elkarteak, prestatutako lunch-a.
  • 13:00etan: Eguzkiari agurra ikuskizuna.
  • 14:00etan: Iturrigorri frontoian bazkaria Triki-kupelarekin.
  • 15:00etan: Gaztelu puzgarriak eskolako pistan.
  • 16:00etan: "Dantzadi" taldearekin erromeria.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak