Arkupe kultur etxea, Aretxabaleta
Palestina: Israelgo eta Palestinako gizarteen eta gatazkaren perspektiba
HIZLARIAK
Ane Irazabal. (Arrasate, 1984). Historian eta Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna. 2010etik Palestinan dihardu freelance kazetari. Besteak beste, 'Berria', 'Argia' eta EiTBrako egiten du lan. Palestinako gizartearen eta gatazkaren ikuspegia aztertuko du.
Alberto Pradilla. (Iruñea, 1983). Kazetaria eta idazlea. Israelen gaineko 'El judio errado' liburuaren egilea da. Egun, 'Gara' egunkariko kazetaria da Madrilen, eta nazioarteko hainbat gatazken jarraipena ere egiten badihardu. Israelgo gizartearen eta gatazkaren ikuspegia aztertuko du gaztelaniaz.
OHARRA: hitzaldia euskaraz eta gaztelaniaz izango da.
Hizkuntza: Euskara