2011/08/13 - 2011/08/18

Andramaixak 2011

Aretxabaleta

Abuztuak 13, zapatua

18:00, Txupinazoa, txosnetan.

19:00, Luntxa.

22:00, Kontzertua: Skakeitan eta Bizardunak.

Abuztuak 14, domeka

16:00, Kanpai jotzea.

16:30, 32. mus txapelketa. Izenematea egunean bertan (15:30-16:15), 20 euro.

16:30, Haurrentzako parkea eta xaboi ponpak egiteko tailerra, Herriko Plazan.

19:00, Ikurrinari agurra eta txupinazoa udalbatzako kideek, alkate txikiak lagun.

Ondoren, buruhandiak Igeretxoko gaitariak lagun.

19:30, Meza eta amabirjinaren bederatziurrenaren bukaera.

21:30, Gazte afaria txosnetan.

22:00, Oihan Vega disko jartzailearekin dantzaldia, Herriko Plazan.

00:00, Kontzertuak txosnetan: Gazte Iraultza eta Interprete Deskonocido.

Abuztuak 15, astelehena

10:00, Diana txistulariekin.

11:00, Herriko pilotari gazteen pilota partiduak, Iturrigorri pilotalekuan.

11:45, Elizbira.

12:00, Meza nagusia, udalbatzako kide batzuk bertan direla.

12:00, Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna, Herriko Plazan.

13:00, Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.

17:30, Haurrentzako jolas parkea eta egur jolasak, Herriko Plazan.

17:30, Street boulder txapelketa, Gazte Ekimenak antolatuta.

19:00, Kale animazioa Fadunito taldearekin; La gran familia ikuskizuna.

23:00, Gatibu taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

01:00, Euskaraokea, txosnetan.

03:00, galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa, txosnetan. 

Abuztuak 16, martitzena

10:00, Leintz bailarako 73. txirrindulari lasterketa –elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak–.

12:30, Toni la Sal taldearen Birusak erasoan! ikuskizuna, Herriko Plazan.

13:00, Bertsotriki kalejira, Gazte Ekimenak antolatuta.

14:30, Presoen aldeko bazkaria eta bertsolariak, txosnetan.

17:30, Umeendako jokoak, txosnetan.

18:30, Errekortadoreen eskola ibiltaria, Kurtzebarri eskolako kantxan.

19:30, Fantasia Brasileña batukada, kalean.

22:00, Goienetxe anaien kontzertua, txosnetan.

22:30, Profesionalen pilota partiduak, Iturrigorri pilotalekuan (10 euro).

  • Lehen partidua: Arretxe II.-Otxandorena, Lemuno-Mendizabal II.aren aurka.
  • Bigarren partidua: Berasaluze VIII.-Albisu, Saralegi-Patxi Ruizen aurka.

00:00, Esne Beltza taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

02:00, Zebra muskuiluen ikuskizuna, txosnetan.

Abuztuak 17, eguaztena

11:00, Diana herriko txistulariekin.

11:30, Sokamuturra, Durana kalean.

12:00, Baralde txarangaren etorrera.

12:30, Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna, Herriko Plazan.

14:30, herri bazkaria: paella erraldoia eta te de los puertos, Herriko Plazan.

Ondoren, koadrilen arteko jolasak.

17:00, Kalejira Baralde txarangarekin.

18:00, Sokamuturra, Durana kalean.

19:30, Buruhandien kalejira, txarangak lagunduta.

Ondoren, egunean zehar gehien animatu duten koadrilei sariak.

  • 16 urtez gorakoak: 1., 300 euro; 2., 180 euro; 3., 120 euro; eta 4., 60 euro.
  • 16 urtez beherakoak: 1., 100 euro; 2., 70 euro; 3., 60 euro; eta 4., 50 euro.

20:30, Batukada Zozongo taldearekin.

21:30, Kalejira Baralde txarangarekin.

23:30, Los cinco bilbainos taldearen emanaldia, Herriko Plazan.

00:00, Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, txosnetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.