2011/06/18 11:30 - 20:30

Bagara, iraunkortasunaren inguruko hezkuntzaldia

Loramendiren egoitzan, Aretxabaleta

BAGARA egitasmoak, IRAUNKORTASUNERAKO HEZKUNTZALDIA izeneko tailerra antolatu du ekainaren 18an Aretxabaletan. Iraunkortasuna ardatz gisa hartuta, komunitate bezala ditugun erronka eta aukerak aztertu eta hausnartzea da zortzi orduko tailer honen helburua. Saio luze samarra da beharbada, baina oso modu dinamiko eta irekian lantzen dira gaiak, talde txikian eta partaide guztien parte hartzearekin: petrolioaren gailurra, aldaketa klimatikoa, herritarron ekimenak, trantsizio eredua (ikuspegia eredu iraunkorretara egokitzen hasi beharra), etab.
Plaza mugatuak dira. Izena emateko bagara@bagara.net helbidera idatzi edo 943796848 telefonora deitu. Bagara egitasmoaren blogean hezkuntzaldiaren inguruan gehitutako post honen amaieran, Trantsizio eredua ezagutzeko esteka interesgarriak aurkituko dituzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak