2011/03/04 20:00 - 21:00

Dokumental emanaldia eta dantza ekitaldia

Dokumental emanaldia eta dantza ekitaldia
Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, Aretxabaleta

Jaiki elkarteak antolatuta "Memoria de una hija de Oshun" Pelikula-dokumentalaren proiekzioa+ dantza ekitaldia Magdalena Milanoren eskutik. Jaiki elkartekook urteak daramatzagu Munduko dantzak ezagutu eta ikasten eta modu berezi batean gainera afroamerikar kulturako erritmoak dantzatzen Magdalena Milanorekin. Horregatik eta kultur aniztasunari bultzada bat eman nahian antolatu dugu pelikula proiekzio hau non Hegoameriketako herrialde batetako errealitatea isladatzen den: esklabutza XX. mendean eta kultura afrouruguayarra: Candombe musika, erlijioa eta jatorria afrikan duten pertsonen elkarte aldarrikatzaileak. “Memoria de una Hija de Oshun” María Torrellasek zuzendutako dokumentala da. Lan honekin zuzendariak afrikar esklabuen ondorengoak omendu nahi ditu, zeintzuk, gaur egun, aintzat hartuak izatearen alde eta arrazakeriaren aurka lan egiten diarduten, bai Latinoameriketan eta baita mundu osoan ere. Candombea dantza eta tanborren tun-tun erritmoa baino askoz ere gehiago da. Izen honen jatorria zera da: “ka”, bizia ematen duen indarra da, babesten gaituen energia; eta “ndombe”, Lur Beltza, bizia, biztuera, emankortasuna. Candombea arbasoenganako oihu bat da, eta honen bitartez esklabotza jasan zuten pertsona haien ondorengoek bizirik mantentzen dute beraien kultura eta Afrikarekiko lotura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak