2011/02/01 - 2011/02/28 12:00

Erakusketa: Hijos de las nubes

Arkupe, Aretxabaleta

Otsailaren 1etik 28ra. Sahara mendebaldeko giza eskubideen egoera.

Ordutegia:

  • 11:00-13:00 / 18:00-20:00
  • Zapatuetan: 11:00-13:00
  • Domeketan eta jai egunetan itxita

Saharar auziaren alderdirik ezagunena Tindoufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamenduak dira. Bidaia instituzionalak, udan datozen haurrak, elkartasun karabanak, laguntza humanitarioa, lankidetza proiektuak…

Erakusketa honek, zulo bat egin nahi du auzi berberaren beste aurpegi bat estaltzen duen inkomunikazio harresian; askorentzat ezezaguna den errealitatea, eta egunero milaka sahararrek pairatzen dutena Marokok legez kontra okupatutako saharar lurretan.

Aminattou Haidarrek hasitako borrokak argi izpi bat piztu du Mendebaldeko Saharan. Argi horren bitartez, orain arte ez bezala, bistan dira giza eskubideen errespetua eta NBEk berak aldarrikatzen duen autodeterminazio erreferendum bat eskatzeko lanean ari diren giza eskubideen aldeko aktibistak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak