2011/01/18 - 2011/02/10 01:00

Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa

Aretxabaleta

Aretxabaletako Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du Aretxabaletako Udaleko Kultura sailak.

Oinarriak:

  1. Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  2. Teknika librea izango da.
  3. Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoaK izango dira edota disketean ekarriz gero, DINA 3n aurkez daiteke.
  4. Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du: ARATUSTEAK ARETXABALETA 2011
  5. Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.
  6. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  7. Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Honen barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira
  8. Kartelak otsailareren 10a baino lehen, Arkupe Kultur Etxera bidali beharko dira.
  9. Epaimahaia kultura batzordearekin batera , herriko hainbat pertsonek osatuko dute.
  10. Epaimahai honen erabakia, otsailaren 15ean jakinaraziko da.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak