2008/10/11 00:00

'Sommer jaunaren istorioa' antzezlana

Kultur etxea., Aretxabaleta
Txalo Produkzioak taldeak 'Sommer jaunaren istorioa' delako antzezlana egingo du. Jose Ramon Soroiz da protagonista. Sarrera 10 euro da. Patrick Süskind idazle alemanaren lanean dago oinarrituta antzezlana, Lourdes Oñederraren euskarazko bertsioan. Inork ez du Sommerren izena ezagutzen. Horrexegatik hain justu deitzen diote izen horrekin: Sommer (uda). Ibili eta ibili, eta besterik ezean, ibiltzen jarraitzen duen gizon arrotza da herrian.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak