2010/09/12 00:00

'Chicuelina' antzezlana

Arkupe, Aretxabaleta
'Chicuelina' antzezlanak emakume pailazo baten eguneroko bizitza erakusten digu. Egunerokotasun hori, baina, aldatu egingo da Internet bidez egingo duen eskariaren ondorioz; zer eskatuko, eta toreatzaile-traje distiratsua, hain zuzen ere. Horrela egia bihurtuko da beti izan duen ametsa, toreatzailea izateko ametsa. Emakumea da, eta pailazoa, hala ere, ez du zezenaren aurrean jartzeko beldurrik, herioarekin aurrez-aurre. Antzezlana gaztelaniaz da, eta sarrera 4 euro da.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak