2006/10/29 02:00 - 02:00

Patxaran lehiaketa

Herriko Plaza, Aretxabaleta
Gastronomia eta Folklore Jaialdi barruan Patxaran Lehiaketa antolatu du Udalak. Egunean bertan aurkeztu beharko dituzte patxaranez betetako botilak Herriko Plazan, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Bakoitzak bi botila baino gehiago ezingo ditu aurkeztu, eta botila bera ere –beira gardena izatea eta orijinaltasuna– kontuan hartuko dute epaimahaiko kideek. Hiru sari banatuko dituzte, dirua eta garaikurra hirurentzat, eta patxaran botila irabazleak epaimahaiaren eskuetan geratuko dira. Gainontzekoenak herritarrek probatzeko utziko dituzte Herriko Plazan.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak