Udaletxea eta kultur etxea, Aretxabaleta
Andramaixetako egitarauan zein pegatinetan agertuko diren esaldiak gura ditu Udalak: jaiak ondo pasatzeko animatuz, ligatzeko leloak, euskara erabiltzera bultzatuko dutenakÂ
13 urtetik gorako aretxabaletarrek har dezakete parte, baita taldeka ere. Gura beste esaldi aurkez ditzakete, eta datuen txartela kartazal itxian utzi behar da.
Sariei dagokienean, egitarauan erabiliko den esaldia asmatu duenarendako 120 euro izango dira, eta pegatinak egiteko erabiliko direnak asmatu dituen pertsona edo talde bakoitzari 60 euro.
Udaletxera edo kultur etxera eraman esaldiok txartelak bete ostean, ekainaren 30a baino lehen.
Hizkuntza: Euskara