Udaletxea eta kultur etxea, Aretxabaleta
Edozeinek ekar dezake kartela lehiaketara, eta gura bezala egin daiteke. Hori bai, bi baldintza bete behar ditu: Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoa izatea, edo disketean ekarriz gero DINA 3. Eta ondoko testua izan beharko du:
Andramaixak 2006
Abuztuaren 14a, 15a, 16a eta 17a
Aretxabaleta
Kartelarekin batera egilearen datuak aurkeztu behar dira kartazal itxi batean.
Irabazleak 300 euro jasoko ditu eta egoki ikusten bada kartel guztiekin erakusketa antolatuko dute.
Udaletxera edo kultur etxera (Iralabarri plaza, 12) ekarri kartelok ekainaren 30a baino lehen.
Hizkuntza: Euskara