2006/03/08 01:00

Emakumeen ikuspegia kontzertuan

Kurtzebarri eskolako aretoa, Aretxabaleta
Errezitaldia emakumeen ikuspegitik kontzertua antolatu du Udalak Kurtzebarri eskolako aretoan, 19:00etan. Garbiñe Abendaño sopranoaren ahotsak pianoaren laguntzarekin, betiko abestiak gogoraraziko dizkigu. Hori baino gehiago, emakumeak gizartean betetzen dituen paperen berri emango dizkigute abestiok: *Nik badut maiteño bat, Goizetik arratsera, Amak ezkondu ninduen* eta beste horrenbeste abestuko ditu. Gehienak euskal kantu herrikoiak dira, baina badaude zarzuela eta operetako abesti oso ezagunak ere. Gainera, abesti guztietan emakumea da protagonista, eta egunero bizi dituzten egoerak aipatuko ditu sopranoak: haurtzaroa, gaztaroa eta amatasuna beste batzuen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak