Loramendi EE, Aretxabaleta
Loramendi EEk elkartrukea antolatu gura du Doneztebeko Burrunba taldearekin. Apiril bukaeran etorriko lirateke Burrunbako euskaltzaleak Aretxabaletara aste bukaera pasatzera, eta uztail inguruan Doneztebera joango lirateke aretxabaletarrak. Hori guztia antolatzeko batzarra egin gura du Loramendi EEk, 19:00etan, udaletxe zaharrean. Ekimen interesgarria izanik herritar guztiei egiten diete dei batzarrera etorri eta bertatik bertara jaso ditzaten argibideak.
Hizkuntza: Euskara