Izenematea, Azkena tabernan edo Arrasateko Aker tatuaje dendan., Aretxabaleta
Contact dantza ikastaroan izena emateko epea urriaren 14ra luzatu dute. Ikastaroa urriaren 19tik Gabonak arte izango da, Kurtzebarri eskolan, 20:00-21:30. Gorputz pedagogia, dantza eta akrobazia barneratzen dituen gorputz teknika berri bat da. Praktika zeharo hetereogeneoa da, edozein trebetasun maila, adin eta sexuko pertsonek parte har dezaketelako eta bide artistiko, ludiko eta terapeutikoa lantzen dituelako. Langabeek eta ikasleek 21 euro ordaindu beharko dute; langileek, 24. Izena emateko, joan Azkena tabernara edo Arrasateko Aker tatuaje dendara. Argibideetarako, deitu 943 77 12 00 telefonora (Maier).
Hizkuntza: Euskara