Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santa Zezilia egunean bete zituen 101 urte Joxepa Errasti Bolinagak. Txokolatea hartzera gonbidatu zituen senideak eta lagunak, eta arratsaldea umore onean eta kontu-kontari pasatu zuten. "Datorren urtean ere bertan izan gaitezen guztiok eskatu dut" bota zuen.
Herritar asko hurreratu ziren atzo Gurea tabernara Joxepa zoriontzera eta guztiak esker onez agurtu zituen.