Uraren Eguna Basabeazpin

Mirari Altube Arrese 2012ko uztailaren 13a

Udako giroa lagun urarekin jolasean jardun dute Aretxabaletako Arizmendi ikastolako Basabeazpiko neska-mutikoek gaur goizean. Bi igerileku txiki jarri dituzte ikastola aurrean, eta ur-pistolei eraginez eta urez betetako globoak jaurtita ibili dira jolasean 2 eta 5 urte artekoak. Bitartean udaleku irekietako neska-mutikoak Garaiora (Araba) joan dira egun pasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak