Sei dantza talde elkartu ziren maiatzaren 27an Aretxabaletan, Haur Dantzarien Eguna ospatzeko: Oñatz (Oñati), Lore Gazteak (Arrasate), Txikitxu (Arrasate), Urrats (Soraluze), Oinarin (Antzuola) eta Leizarra (Aretxabaleta). Herriko txistularien dianak eman zion ongietorria egunari eta ondoren (10:30) dantza taldeetako kideei harrera egingo zieten Herriko Plazan. Kalejira egin zuten gero dantzariek herriko kaleetan (11:00-12:00) eta bukatutakoan plazan elkartu ziren berriro, alardea eskaintzeko (12:30-13:30). Goizeko ekitaldia bukatutakoan etxeetara joan ziren dantzari guztiak bazkaltzera (13:30). Arratsalde partean Herriko Plazan elkartu ziren berriro eta dantza emanaldia eskaini bertan (16:30); talde bakoitzak dantza saio bat egin zuen aurtengo Haur Dantzarien Eguna agurtzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.