Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Fresko egin zuen atzo Aozaratzako zelai ezagunean, baina herritarrak hutsik egin barik bertaratu ziren eta jai giro polita sortu. Lasterketen ondoren animaliekin egin zuten jolas umeek, eta gero, bertsolarien eta trikitilarien txanda etorri zen. Bazkalostea, ostera, euskal musikak eta dantzariek girotu zuten.
Azken urteotan legez paella txapelketa ere egin zuten, nahiz eta parte-hartzaile gutxi aurkeztu aurten, 8 bakarrik; hori bai paella goxoak gertatu zituzten. Hona sarituak: Lehenengoa, Koldo Zubillaga; bigarrena, Mireia Ignacio; eta hirugarrena, Javi del Fresno.