Eskoriatza, Arrasate eta Aretxabaletako 12 eta 13 urte arteko neska-mutikoz bete da Herriko Plaza eta Xiba proiektuari esker euskal jokoak ezagutzen dabiltza. Zaku saltoka, sokatiran eta lokotxak batzen dabiltza lagun giroan. Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako Almen eta Gaztelupe guneetako DBHko lehenengo mailako ikasleak elkartu dira plazan, 150 bat guztira. Xiba proiektuaren helburua da euskal kultura eta euskara indartzea eta jokoekin batera bertsotan eta dantzan ere jardungo dute.