Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aretxabaletako Basotxo erretiratuen elkarteak 1921ean jaiotako bazkideak omendu zituen Santa Luzia egunean, hau da, 90 urtekoak. 10 izan ziren guztira, zortzi emakume eta bi gizon. Dantzariek agurra dantzatu zieten eta ondoren oparia jaso zuten. Basotxoko abestaldeak girotu zuen ekitaldia eta txokolate beroa hartu zuten gero guztiek, trikiti doinuak lagun.