Epaimahaiak Argazkizkiak lehiaketara aurkeztutako lanen artetik Agirreurretaren Aurrean zoazen hori lanari eman dio lehenengo saria; Amaia Agirianoren Ametsak ereiten izan da bigarrena eta Nerea Egurzaren Paseatzera joan nintzen hirugarrena.
Horrez gain, Loramendikoek sari berezia eman diote parte hartzaile bati. "Sara Ayadi duela gutxi iritsi zen Euskal Herrira eta elkarteak kudeatzen duen euskara errefortzu klaseetan dabil. Egin duen ahalegina saritu gura izan dugu, nahiz eta parte hartzeko jarritako oinarriak bete ez". Hala eman du aditzera euskara elkarteko Josu Retolazak.
Zorionak guztioi!