Udazken jaia egin zuten atzo Kurtzebarriko neska-mutilek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko abenduaren 5a

Iturrigorri frontoian elkartu ziren atzo arratsaldean Kurtzebarri eskolakoak eta Udazken jaia egin zuten. Txalapartariak egon ziren, ikasleek irrintziak bota zituzten, bertsoak kantatu eta dantza egin zuten eta gaztainak ere jan zituzten Ikasle, irakasle eta gurasoek arratsalde pasa ederra egin zuten.

Jaiak amaiera borobila eman zion asteon ikastetxean ospatu duten balioen asteari. Desberdinak gara, denok beharrezkoak lelopean ekintza ugari egin dituzte: ipuinak irakurri, horma-irudiak egin...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak