Parte hartzera animatu diren herritarrek plazan jarritako postontzian sartu dute nork bere proposamena. Bien bitartean, jinkana egin dute ikasleek –28 lagunek, lau taldetan banatuta– herrian zehar; aurkitutako arrastoekin puzzlea osatzea izan da euren egitekoa, eta pendrive bana eraman dute opari. Goiza borobiltzeko, hamaiketakoa egin dute.