Euskarak 365 egun dituela gogoraraziko dute bihar Aretxabaletan

Mirian Biteri 2013ko abe. 2a, 10:34

Aretxabaletan ere Euskararen Eguna ospatuko dute bihar, martitzena. Loramendi euskara elkarteak ekitaldia egingo du 18:00etan, plazan.

Horretan irakurriko duten manifestuan, besteak beste, honakoa nabarmenduko da: "Euskaraz bizitzeko hautua egin dugu. Euskaraz bizitzeko hautu antolatua. Horretan osatzen dugu, alderdikeria guztien gainetik, hiztun komunitatearen muina. Euskararen herria egiten dugu, eta egin nahi dugu, orain eta hemen. Hori da bildu gaituen taupada, zeharkatzen gaituen taupada gizagilea eta herrigilea". Hori dela-eta, gogoraraziko da euskaltzaleendako euskarak 365 egun dituela. Horren harira, honakoa ohartaraziko da: "Herrian duen bizi-indarretik abiatzen gara, eta bizi-indar horren bila goaz".

Txokolatea eta pintxo potea

Jarraian, txokolatea banatuko dute han elkartzen direnen artean; eta 19:00etan, pintxo potean parte hartzeko deia egin dute. Guztia helburu bakar batekin: euskara kaletara ateratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak