UDAk ezin izan dio bere arerio zuzenari irabazi

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 1a, 20:25

Aretxabaletako mutilek ezin izan zuten ezer egin eta gol bat sartuta Baskoniarrak garaile izan ziren.

Etxeko mutilak hasiera hasieratik topera atera ziren, indartsu eta irabazteko gogoz, baina ezin izan zuten ezer egin 3 puntuak etxean mantentzeko. Baskonia taldea arerio zuzena zen, puntutan berdinduta zeudelako.

Partiduari dagokionez, gol bakarra lehen zatian sartu zuten bisitariek. Falta baten ostean, buruz sartu zuten gola. Baina etxekoek ez zuten indarra galdu eta aurrera ekin zuten golaren bila, baina ezin. Saiatu eta saiatu aritu arren ez zen golik iritsi. Baskoniak aldiz, bigarrena sartzeko aukera izan zuen, baina azkenean 0 eta 1ekoarekin amaitu zen partidua.

Estreinurako emaitza txarra

Gorka Vallek hartu du taldea eta asteburu honetakoa izan da bere lehen partidua. Jokalariek adierazitakoaren arabera, "dagoeneko txipa aldatuta dugu eta oso gustura gaude bere lanarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak