Valle lizentziaduna da Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean eta, besteak beste, ibilbide labur baina garrantzitsua du futbol munduan. Atletiko Madrilgo alebin mailako futbol talde bat zuzendu zuen bi denboralditan, gero UDA taldearen Futbol Eskolaren arduradun izan zen, eta Ohorezko Kadetea ere zuzendu zuen. Iaz, lehenengo taldean aritu zen, prestatzaile fisiko moduan.
UDA taldeko zuzendaritzak pasa den azaroaren 19an hartu zuen Alberto Albistegik Aretxabaletako entrenatzaile izateari uzteko erabakia, besteak beste, taldeak izandako denboraldi hasiera txarra ikusita. Bere ordezkoa izendatu bitartean, Igor Arenazak bete du Albistegiren hutsunea.