UDAk ere hartuko du parte janari bilketan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko azaroaren 26a

Azaroaren 29an eta 30an Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren ekimenez janari bilketa egingo dute lurraldeko 29 herritan, horien artean, Aretxabaletan bertan. Saltoki handietan jasoko dute janaria eta Aretxabaletan Eroskin ipiniko dituzte bilketa-puntuak, aditzera eman dutenez.

Egun horiek iritsi bitartean, baina, UDA ere hasiko da janari bilketa egiten. Hori horrela, UDAk kanpainari bultzadatxoa emateko asmoz, Ibarran elikagaiak batzeko edukiontzia ipiniko dutela eman dute aditzera eta abenduaren 1era arte egongo da  janari eramateko aukera. 

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak 20.000 pertsona ingururi eman zien laguntza 2012an. Modu horretan UDAtik honakoa gaineratu dute: "Ekar itzazu babarrunak, arroza, kakaoa, zerealak, olioa, gailetak, zukuak eta beste, benetan behar dutenek eskertuko digute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak