'Indarkeria matxistarik ez!' lelopean irten ziren kalera aretxabaletarrak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko azaroaren 26a

Atzo, astelehena, 'Indarkeria matxistarik ez!' lelopean hainbat herritar elkartu ziren Herriko Plazan, Aretxabaletako Udalak deituta. Aurretik, udalbatzak aho batez onartu zuen Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira EH Bilduk proposatutako mozioa.

Horrez gain, Hika antzerki taldeak Hitzak antzezlana eskaini zuen Zaraian, eta jende ugari animatu zen antzerkiarekin gozatzera.

Gaur, ostera, Berdintasun zerbitzuak eta Kurtzebarriko guraso elkarteak antolatuta, Nola prebenitu indarkeria sexista gazteen artean? hitzaldia eskainiko dute Arkupen, 19:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak